Ingurua
Doneztebeko Haranak eta Basaburua Txikik osatzen dute Malerreka zonaldea, erreka eta errekatxo ugariengatik nola haritzondo eta pagadi ohianengatik bereizgarria da. Doneztebeko Harana, historikoki Valle de San Esteban edo de Lerin bezala izendatua, Doneztebe, Elgorriaga, Ituren, Zubieta, Urrotz, Oitz, Donamaria eta Sunbilla herriek osatzen dute. Basaburua Txikia aldiz, Ezkurra, Eratsun, Saldias eta Beintza-Labaienek. Elgorriaga, 200 bat biztanledun herria, haraneko txikiena, Mendaur mendiaren oinean aurkituko dugu, Ezkurra errekatik gertu. Zonalde lasaia da, atsedenerako egokia. Oinezko ateraldi interesgarri bat nahi izanez gero, Elgorriagako Onddo eta Perretxikoen Kofradiak Onddoaren ibilbidea prestatu du. Uraren ibilbidea ere badago. Bisitatu beharreko lekuetako bat, Leurtzako urtegiak dira, 1920ean sortu ziren izen bereko errekaren gainean, energia probexteko. Inguru polita da, gozamenerako egokitua dagoena, aparkaleku eta merenderoarekin. Donamaria herria, Jauregia Dorretxeak apaintzen du, XIV mendeko eraikuntza ederra dugu hau, 2000 eta 2001 urteen artean berritua eta gidatutako bisitak eskaintzen ditu. Zubietako herrian 1785an eraikitako errotak, gaur egun metodo tradizionalean martxan dirau. Behe solairuan hiru errota aktiboan daude, bi artoaren eholtaldirako eta bertzea gariarendako. Beintza-Labaiengo behiratokia ere ikusgarria da, alde batera Ituren eskaintzen duelarik eta bertzera Beintza-Labaien. Paisai zoragarri hauen iparraldean Baztan-Bidasoa ibaia igarotzen da, aldeetara aran ikusgarriak eskaintzen dituelarik, bertzeak bertze, Baztan, Bertizarana, Malerreka eta Bortziri. Bertizarana eta Bertizko Jaurerria. Arana Oieregi, Narbate eta Legasa herriek osatzen dute. Izenak erraten digun bezala, Bertizen Arana dugu, bertan Bertizko Jauregi aipagarria dago, Bidasoa ibaiaren bazter batean, zonalde natural honek 2040 Ha. hartzen ditu. Eskaintzen dituen bejetazio zabalak, jauregi eta lorategi aberatsek ikuspegi ezin ederragoa osatzen dute. Toki honi buruz daukagun informazio zaharrena XIV mende akabaiekoak dira. Bere nagusi zen Pedro Migel Bertiz, Karlos III nobleak Mendietako Ibarjaun izendatu zuen eta familia honen armarria Jaurrerriko zein araneko armarri bihurtu zen. Naturaz disfrutatzeko toki ezin hobea da parkea baita paseo edo martxak egiteko, atsedenerako, belardian ariketak egiteko, ikusteko nola argazki ederrak atera ahal izateko. Parkearen barruan, lorategi botaniko bat dago, mundu osoko 126 zuhaitz eta landare espezie ezberdin biltzen dituelarik. Ohianetik gora, Aizkolegi Jauregia dago, 830 m-ko altueran, eguraldiak lagundu ezkero ikuspegi zabala dago. Baztan Bailara izugarria 15 herri ederrek osatzen dute. Tokirik bisitatuenak Baztango beiratokia (Ziga), Jorge Oteiza Museo Etnografikoa eta Arizkunenea Jauregia (Elizondo), Santxotena Museoa (Arizkun), Amaiurko errota (Amaiur) eta Xorroxingo ur-jauzia (Erratzu) izango dira. Bortzirietan bisitatu beharreko lekuak honako hauek dira: Etxalarko Usotegia, mendeetan usoak ehizatzeko sareak erabiltzen duten sistema bakarrarengatik, Lesaka eta hau osatzen duten zubitxo anitzak, Itzea (Pio Barojaren etxea) Beran eta San Juan Xar Santutegia Erreserba Naturala Igantzin. Ohiturei dagokionez, Ituren eta Zubietan ospatzen dira Nafar ihauteri zaharrenetarikoak. Joaldunek izpiritu gaiztoak uxatzen eta lurrak bedeinkatzen dituzte. |
|