Etxea

Etxea

Gure landa etxea den Martinea, edertasun paregabeko paisai natural batean dago, lasaitasunez eta jaun-etxeez beteriko Malerrekako eskualdeari dagokion Elgorriaga herriko erdigunean, Nafarroako ipar-ekialdean. XVIII. mendeko etxe galanta dugu Martinea, duela urte gutxi berritua, 3 pisutan banatua dago eta bakoitza landetxe independente bat da, Martinea I, II eta III izenez bereizten direlarik.

Banaketa

  • Landetxea modu osoan alokatzen da. Bikote edota 4-6 personendako egokia da, 16 pertsonako taldeendako tokia badu ere -oheak 0.90 eta 1.35koak dira-.
  • Etxeak sarrera bikoitza du, lehenak, behe solairua den Martinea III-ra daramakigu, kanpoaldeko harrizko eskailera estali bat da bigarrena, Martinea I eta II-ra eramaten gaituena.
  • Sarrera berezi hau, elkarbanatutako terraza zabal batek inguratzen du, mahaiak, tximinia eta erabat itxita dagoen zonalde lasai bat aurki ditzazkegu bertan, famili osoaren dibertsiorako egokia, umeentzat batik bat.
  • Ohiko zerbitzuak eskaintzen ditugu; etxe bakoitzak bere gau eta eguneko berokuntza sistema du, bezeroarengandik egokitu daitekeena. Nahi izanez gero, inguruetako informazio turistikoa erraztuko dizuegu, astialdiko jarduerak, ibilbide interesgarriak eta bisitatu beharreko lekuak. Animaliak ez dira onartzen.
  • Martinea herriko elizaren ondoan kokatua dago, ezkilak orduro jotzen dira nahiz egunez nahiz gauez.

Zonaldeko baserrien ohiko estruktura jarraitzen du, beheko solairuan abereak babesten ziren, aldi berean etxea berotzen zutelarik, lehen solairua etxebizitza zen, eta bigarren solairua sabaia, neguan animalien elikagai izango zen belarra gordetzen zen nekazaritzako tresneriarekin batera.
Ezagutu gaitzazu, etxean bezala sentiaraziko zaituztegu, dena prest baitaukagu giro eroso eta atseginean egon zaitezten.