Martinea I – 6,4,2 pax

Martinea I - 6,4,2 pax

Etxearen lehenengo solairua da, bertaratzeko kanpoko harrizko eskailera estali eta ederretik igo beharra dago. Sei lagunentzat prestatuta dago, honako banaketa hau daukalarik:

  • Hiru logela bikoitz ditu, hauetako bi bikote ohearekin eta bertzea bi ohetakoa.
  • Bi bainugela, bat dutxarekin eta bertzea bainerarekin, ile lehorgailua ere badago.
  • Egongela, telebista eta DVD-arekin.
  • Erabat hornitutako sukalde-jangela: garbigailua, mikrouhin labea, hozkailua, labea, bitrozeramika, kafetera eta berokuntza sistema zentralarekin.
  • Ez da animaliarik onartzen.

Bitxikeri bezala, garai bateko garbitoki bat, harrizko bi aulki dituen leiho eder bat, non josteko edo solaseko exeritzen ziren, paretan sartutako buztinezko ontzi bat, non balorezko gauzak gordetzen zituzten arratoien babesean eta paretetan zulo batzuk aurkituko ditugu, azken hauen betebeharra elikagaiak fresko mantentzea zen.