Martinea II - 6,4,2 pax
Etxearen bigarren solairua da, eta Martinea I-era bezala, kanpoaldeko harrizko eskailera batzuetatik sartzen da. 6 lagunentzat prestatua dago ondorengo banaketarekin:
- Hiru logela bikoitz, bi bi ohekin eta bertzea bikote ohearekin.
- Bi bainugela, bat dutxarekin eta bertzea bainerarekin, ile lehorgailua ere badago.
- Egongela, telebista eta DVD-arekin.
- Sukalde-jangela, erabat hornitua, arropa garbigailu, hozkailu, labe, bitrozeramika, mikrouhin-labea, kafetera eta berokuntza zentralarekin.
- Ez da animaliarik onartzen.
Martinea II, etxearen sabaia izatean, egurrezko bigak agerian dituela teilatuaren forma xarmangarria dauka, baina ez da etxearen berezitasun bakarra, bi balkoi eder ditu eta bista paregabeak eskaintzen dizkigute. Berezitasunak aipagai direla, ezin erran gabe utzi sabai honetan aurki dezakegun buztinezko ontzia, paretan sartuta dago eta garai batean balorezko gauzen babeslekutzat erabiltzen zen. Janariak fresko mantentzeko erabiltzen zuten zuloren bat edo bertze ere aurki ditzakegu.